XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Airearen igurtzimendua kontutan harturik, gorputzak (edo projektilak) egiten duen bidea laburragoa da.

3) Coriolis-en indarra dela eta, Lurraren bira higiduraren kausaz, Ipar Hemisferioan abiadura guztiak eskuinetarantz desbidatzen dira (Hego Hemisferioan, ezkerretarantz).

Horrela, higidura ez da launa.

Dena den, puntu hau hurrengo gai batetan aztertuko dugu.

3.3 AZELERAZIOAREN KONPOSATU TANGENTE ETA NORMALA.

Demagun higidura laun eta kurboa.

Izatez, higidurarik generalena ez da zertan launa izan behar, kasurik generalenean alabeatua baita.

Dena den, hemen esanen duguna guztiz generala da, zeren eta ibilbide alabeatuen kasuan, laun muntzailea harturik, higidura launa bailitzen azter baitaiteke.

Ohar hau eginez, aurrera eginen dugu.

Azelerazioaren definizioa ematean, beraren direkzioa kurbaren barru alderanzkoa dela esan dugu.

Honela, ba, orokorki, bi konposatu ditu, bata kurbaren tangentearen direkzioan eta bestea kurbaren normalaren direkzioan.